Atzo zabaldu zuen Emakume Txokoak Euskadi-Kuba elkarteak antolatutako 'Emakume kubatarrak, iraultza bat beste baten barruan' erakusketa. Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da ikusgai, Emakume Txokoaren egoitzan.
Emakume Txokoak uste duenez, "herriarendako interesgarria" delako jarri dute erakusketa. Izan ere, Kubako iraultzaren barruan emakumeek jokatu zuten eta egun jokatzen duten papera azaltzen du. Erakusketak aditzera ematen duenez, Kubako Iraultzaren lorpen handienetakoa izan da emakumeek herrialdeko bizitza ekonomikoan, politikoan, sozialean eta kulturalean parte hartzea. Bestalde, bisita gidatuak egiteko aukera izango da:
abenduaren 10ean izango dira, 18:15etan; Rakel Agirrek emango ditu azalpenak eta galderak erantzuteko gertu egongo da Emakume Txokoan. Rakel Agirre Euskadi-Kuba elkarteko sentsibilizazio arloko
koordinatzailea da.