Kristina Larrañaga preso arrasatearra aske

Maider Arregi 2007ko mar. 15a, 13:24
Kristina Larrañaga atzo, martxoak 14, askatu zuten Fleury Merogis-eko (Paris) kartzelatik. 52 urte ditu eta bihotzeko arazoak dauzka. Iaz, kartzelan zegoela, ia bihotzekoa izan zuen.

13:00ak inguruan iritsi zen atzo Donibane Lohizunera (Lapurdi). Bertako estazioan senideek eta lagunek ongietorri beroa egin zioten.

2006ko ekainean polizia operazio batean atxilotu zuten Azkainen (Lapurdi), ETAren "zerga iraultzailearekin" zerikusia zuelakoan. Ordutik Pariseko Fleury Merogis-eko kartzelan izan da. Hala  ere, Kristina Larrañagak astero joan beharko du polizia-etxera eta ezin izango du  Frantziako Estatutik irten.

Operazio berean Polizia frantziarrak beste 11 lagun atxilotu zituen Lapurdin, Gipuzkoan eta Alacanten (Herrialde Katalanak): Angel Iturbe, Julen Madariaga, Jose Antonio Cau, Eloy Uriarte, Izaskun Gantxegi, Jose Ramon Badiola, Joseba Elosua, Karmelo Lukin, Ramon Sagarzazu, Juan Pedro Harokarene eta Iñaki Aristizabal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak