Krisia igartzen den arren, badira erosleak beherapenetan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko uzt. 20a, 15:01
Krisiaren eragina igartzen duten arren, Arrasateko dendetan orain arte izan da mugimendua udako beherapenetan. Orokorrean, ohi baino erosle gazteagoak dabiltzala kontatu dute Arrasate Irratian, Loramendi Kirolak eta Gili-Giliko dendariek. Jarraian dituzue elkarrizketak entzungai.

Uztailak 20 ditu gaur, beraz, badira dagoeneko egun batzuk udako beherapenak hasi zirela. Aurtengo beherapenak zelan doazen jakin gura izan dugu, hau da, besteak beste krisiak eraginik izan duen erosleen jarreran, hau da, beste urte batzuekin alderatuz, gehiago ala gutxiago saldu duten Arrasateko dendetan.

Hori jakiteko, bada, herriko bi dendatara jo du Arrasate Irratiko Amaia Arantzeta lankideak; horien artean, Gili-Gilira. Han Naiara Berganzarekin izan da. Gili-Giliko dendariak azaldu du, besteak beste, krisia igartzen den arren, euren erosleek behintzat, kontsumitzeko gogoa erakutsi dutela; beste urte batzuekin alderatuz, ohi baino erosle gazteagoak hurbildu omen dira aurten.



Gigi-Gili erropa dendatik, kirol denda batera joan da gero Arantzeta; Loramendi Kirolak dendara, hain zuen ere. Han, Itziar Uriarterekin egin du hitzordua. Uriartek azaldu du, besteak beste, eurek krisiaren eragina igarri dutela eta, beraz, jendea, beherapenei zain zegoela igarri dutela.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak