Martxoaren 22an, berriz, Ahuntza, nor den Sylvia izeneko antzezlana izango da Amaia Udal Antzokian. Eta martxoaren 25ean, berriz, Bidaia intimoak izeneko dokumentala izango da, Kulturaten.
Martxoaren 28an, berriz, Korrika Kultural Eguna egingo dute, eta goizean hasi eta iluntzera arteko ekitaldiak iragarri dituzte. Batzuk aipatzearren, umeendako jolasak eta konpartsa txikiaren jarduna izango da goizean eta arratsaldean, berriz, erromeria izango da Herriko Plazan eta Osintxuko dantza taldearen erakustaldia.
Korrika Txikia
Eta Korrikaren egitarautik beste zerbait azpimarratzearren, apirilaren 2an Korrika Txikiaren txanda izango da, tartean, karaokea egingo dute eta jakina, apirilaren 5erako hitzordua egin dute goizeko 5:10ean, San Prudentzioko biribilgunean Korrika 16ri Ongi Etorria egiteko. Arrasaten itxaron gura diotenendako, berriz, bi hitzordu egin dituzte: 5:30ean Musakolako San Isidro elizan eta 10 minutu geroago Seberren.