Liburuaren aurkezpenean Aintzine Mendizabal Elkarreko kidea, Koro Navarro itzultzailea, Mikel Irizar Kutxako kultura arduraduna eta AEDko presidenteorde Ander Etxeberria izan ziren.
Liburu beroa
Bai itzultzaileak eta baita Elkarreko ordezkariak ere esan zuten Belarra kantari liburuak ez duela inor hotz utziko; hau da, liburu beroa dela. Emakume bat da liburuko protagonista, eta Afrikan girotuta dago. Arrazakeri eta genero arteko liskarrak lantzen ditu eleberriak.
Lan handia
Hasiera batean uste baino lan gehiago eman ziola liburua itzultzeak esan zuen Navarrok. Baina, egindakoarekin gustura geratu zela gaineratu zuen. Liburua dagoeneko salgai dago.