Batetik,
Kontzezinotik etorriz gero, posible izango da Laubide plaza parean ezkerrera hartu eta gero, gorantz jarraitzea,
Arrasate pasealeku aldera. Handik
bi bide hartu ahal izango dira: batetik, Gipuzkoako Foruen plazaraino iristeko eta bestea Biztanleen Arreta Zerbitzuaren bulego parerarino joateko. Hain justu ere, azken aukera horrek bakarrik balio du zamalanak egiteko eta garajeetako erabiltzaileak erabiltzeko.
zerkaosteta tagged map by user - Tagzania
Zerkaosteta kale ingurura itzuliz, beheranzko noranzkoan zirkulatu ahal izango da kale horretako 15ean dauden garajeen paretik Garibai etorbidera joateko.
Iturriotz kaleari dagokionez, berriz, handik gora bakarrik egin ahal izango da, Arrasate pasealekutik, Gipuzkoako Foruen plazarantz.
Gipuzkoako Foruen plaza horretan bagaude, ostera, handik joan ahal izango gara automobilez Arrasate pasealekuko 27. zenbakiraino eta horiek bakarrik jarritu ahal izango dugu Gazteluondoraino, hain zuzen ere, Santa Barbara parkearen beheko aldeko errepiderik.
Bukatzeko, zirkulaizoak bi moranzko izango ditu honako bi lekuetan: batetik, Gipuzkoako Foruen plazaren eta Arrasate pasealekuko 27. zenbakiaren artean; eta bestetik, Zerkaosteta kaleko 15. zenbakiko garajeetako irteeratik beheranzko zatian, Garibai etorbidera, beraz.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak