Astelehen eta martitzenean haizezko instrumentuak izango dira protagonista. Bi kontzertu izango dira: batetik, saxofoi ikasleek Monterron jauregian eskainiko dute emanaldia: astelehena, hilak 25, 19:00etan. Arrasate Musikaletik iragarri dutenez, ikasle dezentek hartuko dute parte Mario Fernandinok zuzenduko duen saioan. Eta, bestetik, martitzenean, hilak 26, tronpeta, fliskorno eta tronpa jotzen duten ikasleek Kulturaten eskainiko dute kontzertua. Kontzertua 18:30ean izango da, eta Ramses Uralde, Edorta Ayastuy eta Gaizka Gaztelurrutia dira ikasleon arduradunak.
Eguaztenean, hilak 27, gitarra eta piano ikasleen txanda izango da. Gitarra joleek Kulturaten joko dute 18:00etan, Asun Auzmendi musika irakaslearen gidaritzapean.
Eta azkenik, egun berean piano ikasleek Bergarako musika eskolan joko dute, 18:30ean. Piano joleen arduradunak dira Isabella Blezien eta Raquel Hernandez.