Kontzentrazioa egin dute iluntzean Maria Puy Perezen hilketa salatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 24a

Herriko plazan elkartu dira 19:00etan, tartean Ino Galparsoro alkatea.

Zortzi hilabete igaro ostean aurkitu dute Mª Puy Perezen gorpua. Hilketa hori salatzeko eta emakumeen aurkako biolentziaren kontra bilkura egin dute gaur, San Juan eguna, Arrasateko Herriko plazan.

Kontzentrazioaren leloa 'Emakumeei erasorik ez! No a las agresiones a mujeres'. Bertan izan da, besteak beste, Ino Galparsoro Arrasateko alkatea. Emakume Txokoko eta Arrasateko Emakumeenganako indarkeriaren aurkako plataformako kideak ere bertan ikusi ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak