Abuztuko geldialdiaren ostean, badator Ibai Arte elkartea bezeroendako opari berriekin. Oraingo honetan, kontsumitzeko txartelak zozketatuko dituzte, hiru eurokoak eta elkarteko ostalaritza establezimenduetan erabiltzeko. 500 halako zozketatuko dituzte irailaren 30era bitartean.
Betiko moduan, elkarteko saltokietan Ibai Arte txartelarekin ordaintzen dutenek parte hartuko dute zozketan: erosketak ordaintzean, datafonotik (txartelarekin ordaintzen den makinatik) ateratzen den papertxoan bertan agertuko da bezero horrek saririk eskuratu duen edo ez. Irabaziz gero, urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira kontsumitzeko txartelak.
5.000 bonbilla opari
Horrekin batera, Ibai Artek iragarri du, baita ere, irailaren 20tik 25era Merkataritza Berdearen Astea egingo dutela bigarren aldiz, eta bestelakoen artean, kontsumo baxuko 5.000 bonbilla banatuko dituztela.