Hori horrela, hiru puntutan zera adierazi du alkatetzak: batetik, dio bihar ez dagoela "ospatzeko ezer, bai ostera lan egiteko aukera polita. Guretzako lan eguna da, Euskal Herriaren alde lan egiteko eguna, gure herriari inposatzen zaizkion mugak altxatzeko, euskal herritarroi dagozkigun eskubide guztien jabe izateko, finean, etorkizunari ateak irekitzeko".
Bestetik, zera ere badio: "Inposatzen zaigun Konstituzioaren aurrean Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu nahi dugu".
Eta bukatzeko, Euskal Herriarendako "Lan Egutegi propioa" eskatzen du "eragileekin" bat egiteko deia egin du eta "gure herria ukatzen duen Konstituzioaren aurrean lan egiteko" deia ere bai.