Herriko Plazan egingo dituzte ekitaldiak. Puzgarri, trikitilari, eskulanak… iragarri dituzte. Baita txosna eta "pote-tiraketa" izango direla ere. Hori guztia Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren lana herrikideei erakusteko helburuarekin. Jakina, erraldoiak eta kilikiak eurak ere aterako dira kalera, Arrasateko gaiteroen laguntzarekin.
2008an egin zuten ekitaldi berezi hori lehenengo aldiz, eta harrezkero urtero egin dute hitzordu bera.
Marrazki irabazlea
Gainera, aurtengo ekitaldia iragartzeko kartel berezia erabiliko dute: herriko ikastetxeetan egindako marrazki lehiaketaren bidez eskuratutakoa. Asteon ikusiko dugu, beraz, Nere Zubillaga ikasleak egindako marrazki irabazlea herriko kaleetan, zapatuko jaia iragartzen.