Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maritxu Kajoik herritar ugari erakarri zituen atzo (egubakoitza) nobenaixora, eta esker onez, gazta eta ogi gozoa eta Errioxako ardoa guztien artean partitu zituen, txikiteroen ama birjinaren fededunen pozerako. Pozik asko utzi zituen, baita ere, Erraldoi eta Kilikien konpartsako kideak, "inbutu preziatua" eurei eman ostean, 25 urteotako lana eskertu guran. Eta konpartsakoek esker ona dantza eginez adierazi zuten, plaza inguratu zuten herritarren aurrean.