Gasteizko Lorke Systems enpresak jarri du komuna. Gaur goizean ekarri dute, hain justu, Arrasatera. Ordurako, sartuta zituzten argi indar eta ur azpiegitura guztiak.
Komuna, 13.500 kilotako etxe aurrefabrikatua, garabi baten laguntzarekin ipini dute bere lekuan.
Bakarrik garbitzen da
Aipatu moduan, komuna berezia da. Erabilera bakoitzaren ondoren, bakarrik garbitzen da-eta. Hala, ez du mantentze-zerbitzu behar. Gainera, inor barruan harrapatuta geldituz gero, GPRS sistema du udaletxera zuzenean abisua pasatzeko.
Arrasateko Udalak 68.500 euro gastatu ditu komun publiko horretan.