Lehen saria Arrasaten gelditu zen. Juan Jose Altunak eraikin berriak margotu zituen eta epaimahaiak horixe baloratu zuen. "Originala eta ausarta izan da. Alde zaharrean egon arren eraikin berriak margotu ditu; joko gutxiago ematen du horrek eta zailagoa da". Bigarren saria Eneko Arraunza lekeitiarrak eskuratu zuen. Arrasateko onena berriz, Iñaki Rivierek eskuratu zuen. Saritutako lanekin erakusketa bat egingo dute, eta gainontzeko lanak Monte eta Kajoi tabernetan jarriko dituzte. Hala, ekainaren 27tik aurrera bi tabernotan egongo dira ikusgai eta interesa dutenendako salgai.
Sarituak
Helduetan:
1go Juan Jose Atuna (Arrasate).
2. Eneko Arraunza (Lekeitio)
3. Juan Berrospe (Donostia)
4. Anjel Cineka (Zaragoza)
5. Jabier Igreo (Lesaka)Arrasatearretan:
1. Iñaki Riviere
2. Fernando Martinez.
Gazteetan:
1. Leire Arregi ( Arrasate)
2. Maider Arregi ( Arrasate)
Haurretan:
1. Elsa Martinez ( Arrasate)
2. Txomin Arriaran ( Arrasate)