Baina gazteek dagoeneko ipini dute kolorea Arrasateko kaleetan, eguerdirako bazebiltzan-eta kalerik kale koloredun kamisetekin. Horrez gainera, 14:30ak geroztik gaztetxean elkartu dira 100 bat lagun, herri bazkarian, bapo jan eta Arrasateko kantuek lagunduta, 17:00ak arte jai giroan jarduteko asmoarekin.
Izan ere, 17:00etan Maala kalean dute hitzordua aurtengo makala hartu eta Herriko Plazara eramateko. 18:00etan ahaleginduko dira tente-tente ipintzen eta eurek esandako moduan: “Aurten lehenengoan jasoko dugu!”.