Kiroldegiko kirol ikastaro eta bestelako zerbitzuak, doan datozen egunotan

Ubane Madera 2010ko ira. 14a, 12:48
Gaur hasita ate irekiak izango dituzte kiroldegian datozen hiru egunotan; bestela esanda, ikasturtean ematen dituzten zerbitzuen aurkezpena egin gura diete interesa duten guztiei, doan, jakina. Goizez 13:00ak arte joan daiteke, eta arratsaldean, berriz, kirol irakasleekin hitzartu behar dira probatu gura diren eskolak.

Adibidez, spinning, hatha yoga, gap-bosu, eta pilates moduko zerbitzuak probatu ahal izango dira. Azken horren harira, kiroldegitik abisatu dute pilates zerbitzurako izena eman beharra dagoela, hastapen ikastaroetan parte hartu ahal izateko. Eta izena emateko bi bide daude aukeran: Musakolako kiroldegia edo Biztanleen Arreta Zerbitzua. 

Masaje demostrazioak eta aholkularitza

Ate irekietan probatu ahal diren zerbitzuen gaineko beste adibide pare bat ipintzearren, kiroldegiko masaje zerbitzuetara ere jo daiteke, masaje demostrazioak egingo dituztelako; eta norberarendako kirol aholkularitza ere eskatu ahal da, interes eta beharren araberako aholkularitza eskuratzeko. 

Arratsaldez, hitzorduarekin

Ate irekiek ordutegi jakina izango dute: goizez 11:30etik :1300ak arte, eta arratsaldez, berriz, ekintzak ematen dituzten irakasleekin harremanetan jarrita probatu ahal dira kirol probak: 626 51 27 88 (16:00etatik 17:30era).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak