Kiroldegiko ikastaroak doan probatu ahal izango dira, gaurtik (astelehena) eguenera

Ubane Madera 2009ko ira. 7a, 18:20
Musakolako kiroldegian ateak parez pare zabalduko dituzte gaur, astelehena, 2009-2010 ikasturterako ikastaroak herritarrek doan probatu ahal ditzaten. 09:15etik eta 20:30ak arte probatu ahalko dira honako hauek: pilates hastapena, spinning hastapena, aerobic hastapena, yoga, batuka, total fitness, body balance, body jam, body pump eta aquagym. Bestalde, kanpoko igerilekua irailaren 13ra arte (domeka) izango da zabalik; hortik aurrera barruko igerilekua zabalduko dute, negurako.

Hori bai, gero, datorren astetik aurrera, irailaren 14tik aurrera ikastaro guztiak ordaindu egin behar izango dira. Ikastaro gehienek 20 eurotik gora balio dute, baina badaude batzuk merkeagoak direnak; adibidez, adinekoendako gimnasia, body-balance edo gazteendako batuka.

Kantxak irailaren 15erako

Bestalde, kirola egiteko kantxak alokatu behar dituztenei jakinarazi gura diete urritik abendura bitarteko eskaerak irailaren 15a baino lehen egin behar direla. 

Klasikoa eta berria, uztartuta

Eskaintza klasikoa eta berria uztartuko ditu AUKEAk 2009-2010 ikasturtean. Eskaintza berriari dagokionez, adibidez, patinajea familian egiteko aukera izango da; edo 6 hilabete eta 3 urte bitarteko umetxoendako igeriketa ikastaroak, zapatuetan. Yoga ere eskainiko dute aurten; funky dantza ikasteko bidea ere bada, eta baita ere modan dauden hainbat jarduera batzen dituen kirol mota berria: Total Fitness. 

Horiek, esandakoa, eskaintza berriak dira; baina klasikoek ez dute hutsik egingo. Batzuk aipatzearren, helduendako igeriketa ikastaroak izango dira Musakolako kiroldegian, hirugarren adinekoendako gimnasia, intentsitate altuko jarduerak edo koreografia dantza jarduerak.

Musakolako instalazioak 07:00etan zabaltzen dituzte, 21:30ak arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak