Kirola doan egin eta kirol taldeak zertan dabiltzan ikusteko eguna, bihar

Xabier Urtzelai 2008ko urr. 24a, 14:23
AUKEA-k herritarrak kiroldegira gerturatzeko ahaleginean jarraitzen du, eta lan hori fruituak ematen dabil, zelan gainera. Musakolan eskaintzen dituzten ikastaroetan herritarren parte-hartzea %40 igo da aurten, baina ez dira horrekin konformatzen. Hala, Musakolako kiroldegia bera, eta bertan egiten duten lana herrira zabaltzeko Kirol Eguna egingo dute bihar. Barruan, GOIENKARIArekin batera banatu den Arrasateko Kirol Egunaren gaineko zortzi orriko gehigarria.

"Bai, neurri batean ate irekien jardunaldi bat izango dela aurreratu genezake. Batetik, kiroldegian instalazio asko berritu ditugu, eta baita berriak egin ere. Horrekin batera, gurekin ditugun kirol taldeek ze lan egiten duten ere erakutsi gura dugu, eta horretarako hainbat erakustaldi egingo dituzte. Horrekin batera, herritarrek hainbat kirol jardueretan parte hartu ahal izango dute", adierazi du Arrasateko kirol teknikari Eli Roncerok.
 
Sari eta guzti
Hasteko, kiroldegiko bazkideen arreta bereganatzeko, bihar abonatu txartelarekin joaten diren lehenengo mila lagunek podometroa jasoko dute opari: "Horrela bazkideak saritu gura ditugu", eta horretarako modu onena, sariekin batera hainbat kirol jardueretan parte hartu ahal izatea da: Umeendako puzgarriak izango dira igerilekuan (11:00-13:00), Mojategiko tabernan pintxoak eta edariak izango dira (11:00etan hasita), Fitness eremua libre egongo da, eta gura duenak entrenamendu pertsonalizatua izango du (12:00-13:30). Eta arratsaldean, bazkide ez direnak ere debalde sartu ahal izango dira kiroldegira, kirola egitera (16:30-18:30).
 
Erakustaldi mordoa
Aipatzekoak dira kirol taldeek egingo dituzten erakustaldiak: 10:00etatik 11:30era kantxa barruan: body balance, pilates, judo, gimnasia erritmikoa, aikido, batuka eta abar; baina erakustaldiak ez dira horretara mugatuko: Mondrak futbol partidu berezia antolatu du, atletismokoak lanean izango dira, arku tiratzaileak, skatea, aquasha, errugbia, pilota, ziklismoa, boloak, saskibaloia eta abar. Gainera, herritarren eginbeharra ez da ikusle soila izatera mugatuko, gura duenak, kirol horiek probatu ahal izango dituelako. Amaitzeko, ikusleen artean urte osorako bi abonu zozketatuko dituzte.

Arrasateko Kirol Eguna, gehigarrian

GOIENKARIArekin batera banatu den, zortzi orriko gehigarria biharko ekitaldiari buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak