Kirolarekin eta teknologia berriekin erlazionatutako industriek sortu dute Inesport eta gaur egin dute aurkezpena Garaia Berrikuntza Gunean. Inesporten helburua kirol industriak elkartzea da, ikuspuntu bateratu bat zehaztu eta Espainiako kirol industriarentzat garapena sustatzeko. Gainera, ikerkuntzarako agenda estrategiko bat zehaztea nahi dute enpresa txiki eta ertainak mobilizatzeko.