Aisialdi eta kirolerako proiektuak Kimu Berriko erakusketan

Asier Alkorta 2010eko irailaren 8a

Gaur, eguaztena, zabaldu dute Kimu Berri proiektu berritzaileen erakusketa. Parte hartu duten gazteek jendaurrean euren proiektuak azaldu eta gero, datozen hiru egunetan ekimen berri hauek ikusteko aukera izango da Kulturaten.

Denetara 15 proiektu aurkeztu dira erakusketara. Horietatik 13 diseinu industrialeko ikasleek ekarri dituzte, eta bi Ekiten lehiaketako proiektuak dira. Lanbide heziketako eskolak ere bere txokoa dauka erakusketan, bertara ekarri baititu energia berriztagarrien azpiegitura proiektuak.

Gazteria, aisialdia eta kirola zen Kimu Berri erakusketako leloa, eta proiektuek sail horietarako irtenbideak eskaintzen dituzte. Antolatzaileek adierazi digutenez, proiektu asko daude gazteen bakardadeari buruzko arazoa konpondu nahi dutenak. Horretarako, sare sozialetan oinarritutako proiektu asko aurkeztu direla ere azpimarratu dute, gaur egungo teknologiak baztertu gabe.

Ordutegia

Egubakoitzera arte egongo da aukera erakusketa bisitatzeko arratsaldeko 5:30etatik 8:30etara. Nahi duenak Kulturateko klaustrora inguratu besterik ez dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak