Katuen kontrako tratu txarrak salatu dituzte

Ubane Madera 2009ko ira. 1a, 10:42
Arrasateko katuen lagunen elkarteak, Kaonbik tratu txarrak izan dituzten bi katu aurkitu dituztela salatu dute. Xehetasunen arabera, besteak beste, karabina balina zuten katutxoek. Kaonbik halako gertaerak salatzera "animatu" gura ditu herritarrak.

Zaurituta aurkitutako bi katuak albaitariarengana eraman dituzte eta han konfirmatu diete zauri ugari izateaz gainera, karabina balina ere bazutela katutxoek.

Delitua da

Kaonbi elkarteko bozeramaileek gertaera horren “larritasuna” azpimarratu gura izan dute eta era berean, gogora ekarri dute “etxeko animaliei tratu txarrak eragitea kode penalean tipifikatutako eta kartzela zigorra ekar dezakeen delitua” dela.

Era berean, gogora ekarri dute lehenago ere agertu izan direla “pozoitutako katuak Makatzena inguruan”. Bukatzeko, “herritarrak animatu” gura dituzte “tratu txarren lekuko izanez gero” sala ditzaten Udalean. Bide hori errazteko elkartearen blogean salaketa egiteko eredua jarri dute eskuragai:kaonbi.blogspot.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak