Katu kontu gehiago, gaur udal gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2008ko uzt. 21a, 14:23
Astelehena da eta horrek esan gura du udal gobernuak asteroko batzarra egingo duela gaur arratsaldean. Landu beharreko gaien artean, katu kontuekin bueltaka segituko dute, besteak beste. Oraingo honetan Uriburu eta Erguin auzoetako bizilagunek eskatu dute kale katuen gaineko neurriak har ditzala Udalak, beraz, eskaera hori aztertu beharko dute.

Horrez gainera, uda sasoia  aprobetxatuz, hainbat garbiketa egin gura ditu Udalak, tartean, landa-eremuko bide ertzak garbitzeko proposamena aztertuko dute.

Obrei dagokienez, berriz, Ferrerias kalean plazatxoa sortzeko proiektuaren onespena aztergai izango dute gaurko batzarren eta bestelako obra txiki batzuk ere bai; esaterako, Santa Marinako ludoteka pintatu eta zoruaren aldaketa lanak adjudikatzea eta Bedoñabeko pintatze lanak ere bai.

Bukatzeko, kultura atalean, Cool Circus musika taldeak diskoa grabatzeko eskatutako dirulaguntza aztertuko dute; Sexologia Zerbitzuaren urrira bitarteko egitaraua eta aurrekontua ere bai eta Kulturateko pintura ikastaroak zeinek emango dituen erabakiko dute, jardunbide negoziatuaren bidez adjudikatuko dute-eta zerbitzua.

Esandako moduan, hori guztia eta gehiago aztertuko dute gaur 15:00etan hasita. Ohi dugun moduan,datozen egunotan emango dizuegu zinegotzien erabakien berri. 

Eta Udalaren oraingo asteko jardunarekin segituz, osoko bilkura izango da oraingo astean. Oraindik ez dute deialdi ofizialik egin, baina ezustekorik ezean, eguenean izango da, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak