2005eko apirilean atxilotu zuten Gorka Aztiria, Arrasateko Gaizka Olabarrieta gaztearekin batera. Biak ala biak akusatu zituzten, ustez ETAri laguntzearren. Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuen eta epaileak 18 hilabetera zigortu zituen.
Hori horrela, Gaizka Olabarrieta arrasatearrak ere zortzi hilabeteko kartzela zigorra dauka betetzeko. Baina hari oraindik ez zaio bukatu kartzelan aurkezteko epe muga.