Irabazleari gaur bertan jakinaraziko diote albiste ona. Edozelan ere, Emakume Txokotik jakinarazi dutenez, aurten iaz baino lehiakide gutxiagok parte hartu du kartel lehiketan.
Bestalde, jakinarazi dute, baita ere, oraingo asteko irteerarako leku guztiak beteta dituztela. Hain zuzen ere, zapatuan 40 bat lagun joango dira Txillida Leku ikustera Emakume Txokoaren eskutik.
Sagardo Museoa
09:00etan Arrasatetik atera eta Txillida Lekura zuzenean joango dira, bisita gidatuak dituzte-eta han hitzartuta. Gero, Astigarragara joko dute, han sagardotegi batean bazkaldu eta arratsaldean Sagardo Museoa bisitatuko dute. Museoan, jakina, sagardoa zela egiten den ikusiko dute, bisita gidatuan han ere. Eta 18:00ak inguruan bueltatuko dira Arrasatera.
Baserritar eta artisauen azoka
Hori oraingo asteburuari dagokionez. Baina Emakume Txokoan buru belarri dabiltza lanean, besteak beste, datorren Martxoaren 8a prestatu guran. Besteak beste, emakume baserritarren eta artisauen azoka egingo dute egun horretan, eguerdira bitartean.
Emakume Txokotik aurreratu dute dagoeneko 40tik gora saltoki izango direla egun horretan. Edozelan ere, jakinarazi dute, baita ere, datozen egunotan emango dutela ekimen horren gaineko xehetasun gehiago.