Udalbatzarrak orain hartu duen erabaki hori lotuta dago orain dela hiru urte hartu zuen beste erabaki batekin. Hain zuzen, 2004an, udalbatzarrak onartu zuen halako ibilgailu handiak aparkatzeko gune egokiak industrialdeak zirela. Eta Arrasateko kasuan, Musakola, Markulete eta Kataide zehaztu zituen horretarako.
Aurrerantzean ibilgailu handiak aparkatzekotan, aipatutako hiru lekuetako batean aparkatu behar direla; bestela, Udalak neurri zigortzaileak aplikatuko ditu.