Goizeko 8:30ak ezkero itxita dago Kanpanzar gainetik Elorriorako bidea. Zuhaitz bat erori da errepidera eta bidea guztiz itxi dute zuhaitza kendu ahal izateko. Kanpanzar gainetik Elgetara desbideratzen ari dira autoak; Bergaran, berriz, Eibar aldera desbideratzen ari dira.