Atzo aukeratu zituzten datozen lau urteotan kaleko auzoetako alkate izango direnak. Baserri auzoetako alkateekin gertatzen ez den moduan, zirkunskripzio bakoitzean lortutako botoen arabera aukeratu eta izendatzen dituzte kaleetako alkate horiek. Guztiak dira Eusko Abertzale Ekintzakoak Santa Marinako kenduta, sozialista da hori.
Hori horrela, auzoz auzo begiratuta, honako hauek izango dira datozen lau urteotarako alkateak kaleko auzoetan. Udalerako alkate eta zinegotziak aukeratzeko moduan, kaleko auzo alkateekin ere d'Hondt sistema erabiltzen dute.
Erdigunean: Marijo Jimenez Benito, Eusko Abertzale Ekintzakoa;
Uribarrin, Kristina Zeziaga, hori ere EAEkoa.
Santamainan, berriz, alderdi sozialistako Ana Belen Granado izendatu dute alkate.
Musakolan, Jesus Mari Apraitz, EAEkoa
San Andresen, Aitor Guridi, hori ere, EAEkoa.
Arrasateko Udaleko arauen arabera, alkatearen ordezkaritza lanak beteko dituzte auzo alkate horiek.