Kalean laban batekin mehatxatzeagatik gizon bat atxilotu zuten zapatuan

Jon Berezibar 2008ko uzt. 21a, 14:53
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen zapatu gauean laban batekin jendea mehatxatzeagatik. Istiluak zapatu gauerdian gertatu zirela jakinarazi du Barne Sailak. 40 urteko gizonezko bat oihuka hasi zen Otalora kaleko taberna baten ondoan eta zeraman motxilatik 25 cm-ko laban bat aterata norbaitekin hitz egin beharra zuela esan zuen. Gazte batzuk labana lurrean utz zezala eskatu ei zioten eta ostean kendu. Gertakariaren lekura udaltzainak eta ertzainak joan eta atxilotu egin zuten mehatxatzailea. Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, gaueko 22:25etan beste gertakari baten inplikatutako pertsona bat zen atxilotua. Orduan, udaltzainek abisatuta bertaratu ziren Alfontso X.a plazara agenteak. Lehen gertakarian pertsona horrek zioen zenbait pertsonak jipoitu egin zutela bertan neskalagunarekin zegoenean. Bigarren gertakarian atxilotu zutenean, mehatxatzaileak azaldu zuen aurrez eraso ziotenen bila zihoala. Ertzainek mehatxutarako erabilitako labana lurrean aurkitu zuten eta horregatik atxilotu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak