Kalean da Zerrajeraren gaineko liburua

Leire Kortabarria 2007ko ekainaren 23a

Arrasateko Zerrajerak 101 urte bete ditu aurten eta urte horietan enpresak izandako gorabeherak jasotzen dituen liburuaren aurkeztu dute. "Ama Cerrajera" du izenburua. 200 lagunetik gora joan ziren aurkezpenera, egubakoitzean.

Ama Cerrajera liburua kalean da. Egubakoitzean aurkeztu zuten egileek: Jose Mari Velez de Mendizabal, Jose Angel Barrutiabengoa eta Juan Ramon Garaik. Ino Galparsoro alkatea lagun izan zuten mahaian.

Velez de Mendizabalek enpresaren historia kontatu du liburuan, 50 urteko zikloak bereiziz. Bertaratutakoei eskaini die liburua: "Produktu duin bat da, bihotzez egindakoa, Juan Ramon, Jose Angel eta hirurok hemen islatu dugun produktua, baina benetako protagonistak zuek zarete", esan zien entzuleei.

Jose Angel Barrutiabengoak, bestetik, Zerrajerako momentu goxoak bildu ditu. Juan Ramon Garaik, azkenik, langileen mugimenduak enpresaren historian izan duen garrantzia landu du liburuan. Aurkezpen ekitaldian Zerrajerak bizirik dirauela gogorarazi nahi izan du: "Batzuek uste dute Zerrajera ez dela existitzen dagoeneko; baina, langile gutxiagorekin bada ere, lanean jarraitzen du".


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak