Kalean da 'Elurra', 21. Jokin Zaitegi itzulpengintza sariketaren fruitua

Txomin Madina Milikua 2007ko abe. 10a, 21:12

Iazko Nobel saria jaso zuen Orhan Pamuk idazle turkiarrarena da jatorriz, eta Monica Etxeberria eta Fernando Rey arduratu dira itzulpenaz.

Arrasateko AED elkarteak Elkar argitaletxearekin eta Kutxarekin elkarlanean antolatzen du Jokin Zaitegi Itzulpengintza Saria. Urtero Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen lan bat itzultzeko beka eskaintzen du sariketa honek. Iaz, Orhan Pamuk turkiarrak jaso zuen saria, eta bere Kar edo Elurra lana euskaratzeko Monica Etxebarria eta Fernando Rey aukeratu zituen epaimahaiak. Hainbat hilabetetako lanaren ostean, kalean da jada itzulpena.

Turkiako Herrixka bateko 3 egun kontatzen ditu Elurra lanak, eta bertan Turkiako egungo errealitatea deskribatzen da. Orhan Pamuk autoreak eleberri politikoa dela esan zuen bere garaian.

568 orri ditu lanak, lan mardula beraz, eta itzultzeko nahiko zaila, korapilotsua dela esan du Monica Etxebarriak. Turkieratik euskarara zuzenean itzuli ezin, eta beste hiru hizkuntza erabili dituzte horretarako, frantsesa, gaztelera eta italiera hain zuzen ere. Jokin Zaitegi Itzulpengintza Saria bezalako ekimenak oso interesgarriak eta erakargarriak direla aitortu du Monica Etxeberriak eta itzuli duten liburua gomendatzeko orduan, hausnarketarako bide egokia dela azpimarratu du.

Datorren urteko edizioa, martxan.

Iazko Nobel sariaren itzulpena jada kalean egonda, Jokin Zaitegi Itzulpengintza Sariaren antolatzaileak ari dira jada datorren urteko sariketa prestatzen. Hala, Doris Lessingen The grass is singing, edo Belarra kantari izan da itzuliko dutena, eta sariketan izena emateko epea zabalik da jada.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak