Kale garbiketa berriro antolatu beharra aztergai, udal agintariek

Ubane Madera 2009ko mai. 18a, 13:25
Udal gobernu batzarrean gaur (astelehena) obra kontuak aztertuko dituzte, besteak beste, Santa Marinako eta Aldaiko obrak. Horrekin batera, herriko kaleak garbitzeko zerbitzua berriro antolatzeko proposamena mahai gainean izango dute udal agintariek. Eta arbola batek eragindako kexuak ere aztertuko dituzte. 15:00etan hasiko dute batzarra.

Azken urteotan eraiki dituzten etxeen ondorioz, urbanizazio gune berriak sortu dira Arrasaten, eta horrek eskatzen du berriro ere antolatzea herriko kale garbiketa zerbitzua. Horixe aztertuko dute, besteak beste, gaur arratsaldeko batzarrean.

Bestalde, arbola batek eragindako kexuak ere aztergai izango dituzte  agintariek. Kontua da Araba etorbidearen 24. zenbakiaren pareko urkia etxearen fatxadari pega-pega eginda dagoela. Eta horren aurrean, neurriak hartzeko eskatu diotela auzotarrek Udalari. Egoera aztertu ostean, Obra eta Zerbitzu Sailarendako irtenbiderik egokiena da zuhaitza botatzea, “transplantatzeko handiegia” delako. Bada proposamen hori aztertuko du udal gobernuak. 

Eta bestelako gairen bat aipatzearren, Atzegi Eguna eta Elkartasun Eguna badatozela-eta, ospakizunetarako jaso dituen laguntza eskaerak aztertu beharko ditu Udalak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak