Kale-argi gehiago ipini behar dituzte Santa Barbara parkean, Gabonak baino lehen

Ubane Madera 2007ko urr. 30a, 10:04
Santa Barbara parkeko argiteria publikoa indartu egingo du Udalak; bestela esanda, farola gehiago ipiniko ditu. Hala onartu zuen joan den astean Tokiko Gobernu Batzarrak.

Moises Altunak, Obren Saileko teknikari buruak, jakinarazi duenez, bi lekutan indartuko dute argiteria: batetik, Otalora kaletik sartuta, Santa Barbara parkearen hasieran, ziburu-zaburuak dauden leku inguruan; eta, bestetik, Otalora kalea eta Arrasate Pasealekua lotzeko parke barrutik doan bidetxoan ipiniko dituzte farola berriak.

Hobekuntza beharra

Altunak adierazi duenez, Udala konturatuta zegoen Santa Barbaran farola gehiago ipintzea komeni zela. Hori horrela, parke inguruan ur zikinak batzeko intertzeptoreko obrak egin zituztenean, guztia gertu utzi zuten farola berriak sartzeko.

Gabonetarako, eginda

Lehen esandako moduan, proiektu hori onartu egin dute orain, baina oraindik obrak adjudikatu egin beharko ditu Udalak. Laster egin gura dute guztia. "Kontratu txikia da: 30.000 euro inguruko aurrekontua dute obrek. Horregatik, eskaintzak guk eskatuko ditugu, lanak lehenbailehen adjudikatu ahal izateko", azaldu du Moises Altunak. Hark gaineratu duenez, Obra sailaren asmoa da Gabonetarako lan horiek eginda uztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak