Txatxilipurdi elkartekoek antolatu dituzte hainbat txoko, Seber Altube plazan: eskulanen txokoa: eskura dituzten baliabideak erabiliz, udarekin lotura duten jolas eta elementu ezberdinak sortzeko.
Jolasen tailerra: euskarazko kantu eta jolasak ikasteko ikastaroa haur nahiz helduei zuzenduta.
Eta euskarazko hainbat baliabideren erakusketa: uda datorrela eta gomendagarriak diren euskarazko liburu, komiki, aldizkari eta musikaren erakusketa.
Guraso bilerak
Bestalde, udalekuetan parte hartuko duten gazteen gurasoekin bilerak egiten dihardute asteon. Gaur, martitzena, erdiguneko udalekuetako neska-mutikoen gurasoek dute hitzordua, 18:00etatik 19:00etara, Kulturateko areto nagusian.
Bihar, San Andresko udalekukoekin dute hitzordua, ordu eta leku berean.
Eguenean, berriz, Musakolakoek dute hitzordua, ordu berean, baina Santa Marinako ludotekan. Eta egubakoitzean, Oriora joango direnen gurasoekin egin dute hitzordua, 18:00etatik 19:00etara, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Afrikar Festa, egubakoitzean
Horrez gainera, gogora ekarri gura dute ludoteken ikasturteari amaiera emateko, datorren ostiralean Afrikar Festa antolatu dutela Biteri plazan, arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean eta jaialdi hori ere adin tarte guztientzat zabalik dagoela.