Kadeteak txapeldun

Ubane Madera 2010eko ekainaren 7a

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko kadete B mailakoak txapeldun atera dira Euskadiko txapelketatik. Eta bakarkako atalean bosgarren postua eskuratu dute. Leioan jokatu dute txapelketa hori, atzo eta herenegun.

Pozik daude, oro har, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldekoak, eta bereziki, Kadete B mailakoak asteburuan Leioatik (Bizkaia) ekarritako emaitzekin.

Izan ere, lehen postua eskuratu dute kadeteek Euskadiko txapelketatik, uztaia eta mazekin egindako ikuskizunaren bitartez; Ainhoa Delgado, Eider Etxebarria, Olatz Fernandez, Aintzane Rodrigez eta Paula San Migel dira, beraz, txapeldunak. 

Bosgarren postua eskuratu du, berriz, Nerea Otxoak; kasu horretan, bakarkako atalean, eta maza eta zintarekin egindako jardunari esker. 

Modu horretan agurtu dute Arrasateko gimnasta gazteek 2009-2010 ikasturtea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak