25 urtetako eskarmentua du Arrasateko Judo eta Jiu-Jitsu Klubak eta urteurrena ospatzeko, besteak beste, herritarren aurrean erakustaldia egin gura dute, zapatuan Musakolako Kiroldegian. Han izango da, besteak beste, 85 kiloz azpiko Euskal Herriko txapelduna, Markel Urrutia arrasatearra.