Juarezko femizidioak gaur Emakume Txoko zinema zikloan

Jon Berezibar 2008ko apirilaren 10a

Mexikoko Ciudad Juarez eta Chihuahuako emakumeei buruzko dokumentala emango dute gaur Emakume Txokoak antolatutako II. Zinema Zikloan: 'Preguntas sin respuesta'. Zigorgabetasuna, utzikeria eta axolagabekeriari buruzko filma da, Rafael Monterok zuzendua, Amaian 20:30etan emango dutena. Bigarren emanaldia da gaur iluntzeko zikloaren barruan. Datorren astean indarkeria matxistari buruzko Angeles Muñizen 'Propiedad privada' emango dute eta Lucia Puenzoren 'XXY'.

'Preguntas sin respuesta'

 

Ciudad Juarez eta Chihuahua hirietan emakumeek bizi duten egoera larria da Monteroren dokumental lanak agertzen duena. Femizidioetan hildako eta desagertutako emakumeen amek eta senideen testigantzak jasotzen dira filman. Gaur, 20:30ean, Amaia Udal Antzokian, 4 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak