Juan Mari Beltran musikaria dator zapatuan, abenduak 19, Amaia antzokira. Eta ez dator bakarrik: beste hiru txalapartari, Josean Artze poeta, iluminazio arduraduna ... Txalaparta hotsak entzungo dira nagusiki, baina ez hori bakarrik.
- Zer: Ttakun Ttan Ttakun ikuskizuna
- Noiz: Abenduak 19, zapatua
- Ordua: 20:00etan
- Tokia: Amaia antzokia
Santamas jaien barruan sartzen da ikuskizuna. Ikuskizuna nolakoa izango den aurreratu du Juan Mari Beltranek Arrasate Irratian.