Urte biribila egin du Arrasateko xakelari gazteak, denboraldi berean Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu-eta. Eta ez txapela irabazi bakarrik, bi txapelketa horietan jokatutako partida guztiak irabazi ditu.
Juan Manuel Ruizek jokatuko du uztailean infantiletako Espainiako txapelketa, Granadan. Ez da bakarrik joango, harekin batera gazte mailan Arrasateko taldeko beste jokalari bat, Asier Etxagibel, izango delako txapelketa horretan. Etxagibel Euskadiko txapelketan 3.a sailkatu da.