Juan Antonio Lopez de Uralde: "AHTk krisian dagoen eredu bati eusten dio" [Bideoa]

Asier Alkorta 2010ko mai. 10a, 18:00
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ingenieritzako 2009ko promozioko ikasleen diploma banaketa ekitaldia egin zuten pasa den barikuan. Ekitaldian Juan Antonio Lopez de Uralde, Greenpeace Españako zuzendariak hitzaldi bat eskaini zuen. Bisita aitzakia hartuta, berarekin egon ginen. AHTren lanak kritikatu zituen, krisian dagoen eredu bati eusten diola esanez.

Lopez de Uralde energia berriztagarrien enplegu aukeren eta klima aldaketaren ondorioen inguruan mintzatu zen. Bi kontzeptuak bateratuta doazela nabarmendu zuen Greenpeace Españako zuzendariak.

Azpiegitura handien inguruan ere galdetu genion, gure bailaran eragina izango duen Abiadura Handiko Trena aitzakia hartuz. Krisian dagoen modeloa eusten jarraitzen dela kritikatzen zuen.

Deba ibaia Gipuzkoako zikinenetakoa da eta horren inguruan ere mintzatu zitzaigun. Orokorrean Euskal Herriko erreken egoerak nabarmen hobetu dela azpimarratzen zuen, eta horretarako araztegiek garrantzia handia izan dute. Oraindik bada zer egin halere.
Helburu horretarako MUko lizentziatu berriek ez daukate erronka makala aurrerantzean.

Ostiraleko ekitaldian 168 ikaslek jaso zuten lizentziaturako diploma, eta hamaseik doktoregotzako izendapena. Familiarteko eta lagunek antzokia bete zuten lizentziatu berrientzako egun berezi horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak