"Balorazioa egitea ez da erraza, aurreko agintalditik datorrenaren inertziak lana baldintzatzen duelako. Era berean, ezin aipamen barik utzi Isaias Carrascoren erailketa eta Garzonen aginduz Ino alkatearen atxiloketa. Horiek ere eragin zuzena izan dute, lehenak gobernuaren haustura ekarri zuelako eta bigarrenak berrantolatu bitartean geldialdia.
Aralartik garbi dugu zentzu bako erailketaren eta bidegabeko Inoren atxiloketaren aurkako jarrera. Garbi daukagu, baita ere, gobernu taldeak gure babesa izango duela Arrasaterako beharrezko proiektuak aurrera ateratzeko, eta aurrean izango gaituela hala ez deritzogunetan.
Badira hainbat erabaki garrantzitsu: Ikutixoko arroa dagoenetan uztea eta Zabaletako merkataritza-gunea atzera botatzea. Baina bistan eduki beharreko hainbat puntu ere bada: Egitamu Orokorra aldatzea; herritarrei galdeketetan parte hartzeko aukera ematea (AHT, harrobiak…), udal batzorde informatiboetan partaidetza…".