Arteagari egin diogun elkarrizketa Asteleheneko Goienkaria-n irakurri ahal izango duzue bihar, apirilaren 12an. Eta Arrasate Irratian ere entzungai izango duzue.
Hona hemen, liburuaren eta egilearen gaineko pista batzuk:
"Herrietan istorio asko daude gordeta, baina laster betirako galduko dira"
""La lengua de los gatos ipuinetik abiatuta, 13 istorio sortu eta guztiak lotu ditut"
"Jendeari heriotzak beldur handia ematen dio, baina lehen heriotza gauza naturala zen"
"Nafarren burugogor estereotipoak joko asko ematen du literaturarako"
"Neure kabuz egin dudan 'Marinel itsua eta itsas-neskak' film laburra FANT jaialdirako sailkatu da"