Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Josu Arruabarrena eta Aitor Franco aske geratuko dira ondorengo orduetan. Bakoitzak 9.000 euroko fidantza ordaindu du. 2008ko apirilaren 18an atxilotu zituzten Orereta eta Oiartzungo gazteak. Josu Arruabarrena, Arrasaten atxilotu zuten. Baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak "kalte terroristak egitea" egotzita.