Jostailuen truke merkatua egin zuten zapatuan Txatxilipurdik antolatuta

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abe. 15a, 18:01
Okendoko Ludotekan, aurrez etxetik jostailuak eroan zituztenek, beste batzuengatik trukatzeko aukera izan dute. Jostailu ugari bildu dituzte aurten, eta inoiz baino parte hartze handiagoa izan da.

Etxean erabiltzen ez diren jostailuekin batzuetan zer egin ere ez dugu jakiten, eta beste barik, zabor poltsan ere bukatuko dute batek baino gehiagok. Horren aurrean, eta umeei trukearen baloreak erakutsi eta kontsumismoari aurre egin asmoz, Txatxilipurdi elkarteak jostailu truke merkatua egin zuen zapatuan.

Aurrez  umeek eroandako jostailuak ipini zituzten Okendoko ludotekan, eta jostailuak eroan zituzten ume horiek joan zitezkeen utzitakoak beste batzugatik aldatzera. Alegia, txatxilipurdin entregatzen zuten jostailu bakoitzeko, eramaileak, txartel bat eskuratzen zuen, eta gero, txartel horrekin, zapatuan, beste jostailu bat hartzeko aukera zuten. Jostailu guztiek, piladuna izan ez izan, handi zein txiki, balio berdina zuten.  Guztira 157 jostailu jaso zituzten eta horietatik, 100 inguru eroan zituzten zapatuan. Sobera gelditutako jostailuak, gurutze gorrian utzi dituzte.

Duela bost urte egin zuten lehen aldiz truke merkatua, eta urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten dihardu egitasmoak. Geroz eta jostailu gehiago jasotzen dira, eta jostailuak trukatzera ere geroz eta jende gehiago joaten dela adierazi digute txatxilipurdin.

Lehen orduan izan zen jende mugimendurik handiena okendoko ludotekan, arratsalderako, jaso ziren jostailu gehienak eroanda zeuden dagoeneko, eta gutxi batzuk gelditzen ziren. Zapatuko truke merkatuak izandako harrerarekin, pozik gelditu dira antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak