Jostailuak batzen hasiko dira datorren astean, Jostailu-Truke Azokarako

Ubane Madera 2008ko aza. 17a, 17:34
Txatxilipurdi elkarteak iragarri du datorren astean hasiko direla jostailuak batzen, Gabonetako jostailu-truke azokarako. Martitzenean, azaroaren 25ean hasi eta astean hiru auzotan izango dira, gune horretako jostailuak batzen. Azoka bera egingo dute abenduaren 13an, Okendoko ludotekan.

Honako hauxe da Txatxilipurdi elkarteak jostailuak batzeko antolatu duen egutegia:

Azaroak 25; Arimazuri plazan; 18:00-19:30

Azaroak 26; Santamarinako ludotekan; 18:00-19:30

Azaroak 27, Biteri plazan; 18:00-19:30

Abenduak 2; Okendoko ludotekan; 18:00-19:30

Abenduak 3; Arimazuri plazan; 18:00-19:30

Abenduak 4; Santamarinako parkian; 18:00-19:30

Abenduak 9; Santamarinako ludotekan; 18:00-19:30

Abenduak 10; Okendoko ludotakan; 18:00-19:30

Abenduak 11; Arimazuri plazan; 18:00-19:30

Txartela trukean

Edozein jostailu eraman daiteke truke azokarako; jakina, beti ere, egoera onean dauden jostailuak. Eramaten den jostailu bakoitzeko, txartel bat entregatuko dute; gero hura trukatzeko, jostailu azokan, beste jostailu batengatik.

Azoka egin ostean jostailuren bat soberan geratuz gero, berriz, horiei ere berrerabilpena aurkitzen diete Txatxilipurdikoek; izan ere, Gurutze Gorrikoei ematen diziote, erakunde horrek bana ditzan.

Jostailu-Truke Azokaren bosgarren edizioa da aurtengoa. Eta bestelako edizioetan arrakasta handia izateaz gainera, Txatxilipurdiko kideek uste dute neurri egokia izan daitekeela “Gabon garaian ematen den gehiegizko kontsumokeria murriztu, jostailuen berrerabilpena bultzatu eta krisiari aurre egiten” laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak