Jostailu erotikoak Emakume Txokoan

Ubane Madera 2010eko otsailaren 4a

Emakume Txokoan jostailu erotikoen gaineko tailerra egin behar dute otsailaren 19an eta 26an, 18:00etatik 21:00etara. Izenemate epea zabalik dago (943 79 41 39).

Udal Sexologia Zerbitzuko arduradun Larraitz Arandok gidatuta, bi helburu ditu tailerrak: batetik, ohikoak ez diren edo ohiko merkatuan ez dauden jostailu erotikoak landu eta egitea; eta bestetik, testuingurua aprobetxatuta, emakumeendako esparrua sortzea, sexologia kontuen gainean dituzten kezka beldur eta bestelakoak lantzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak