Joseba Ugalde Zutik-Ezker Batua koalizioaren alkategai

Ixone Serrano 2007ko mar. 28a, 13:44
Ezker Batua Berdeak eta Zutik elkarrekin aurkeztuko dira Arrasaten aurtengo udal hauteskundeetara. Etxebizitza duin bat lortzeko aukerak eta gutxiengoen aldeko politikak bultzatuko dituzte, besteak beste.

Udal hauteskundeetarako zerrenda

  • Joseba Ugalde (Ezker Batua-Berdeak) zerrendaburu.
  • Ander Rodriguez (EB-Berdeak)
  • Julia Monge (Zutik)
  • Jose Antonio Baz (EB-Berdeak)
  • Pilar García (EB-Berdeak)
  • Malen Errasti (Zutik)
  • Juan Ramon Garai (Zutik)
  • Jabier Abalde (Zutik)

Programa

Koalizio honek bere programan izaera demokratikoko eskakizunak egingo ditu udal bizitzan garrantzitsuak diren hutsuneak daudela uste dutelako. Don’t-en legeak alderdi handiei soilik mesede egiten diela eta gutxiengoak baztertzen dituela uste dute. Euren hitzetan alderdi handiek zinegotziak lortzen dituzte boto gutxiagorekin eta alderdi txikiek boto kopuru horrekin ez lukete zinegotzirik lortuko.

Ezker Batua Berdeak eta Zutik Koalizioak politika mailan bakea bultzatuko du.

Gizarte gaietan berriz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta pertsona guztientzako etxebizitza duin bat lortzeko eskubidea defendatuko dute.

Inmigrazioari dagokionez etorkinez eskubide sozial, zibil eta politikoen alde agertu dira.  Horren harira Udal Plan bat egingo dutela adierazi dute inmigrazioaren gizarte arazoari aurre egiteko.

Azkenik, eta mendekotasuna duten pertsonen inguruan, Ezker Batua Berdeak eta Zutik ek pertsona hauen beharrak haseko dituen sistema publiko bat eraikitzen saiatuko direla diote. Emakumeen zaintzaile papera aldatuko duena eta gizonezkoen partehartzea bultzatuko duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak