Jose Riviere, Gipuzkoako Erretiratuen Elkarteko presidente izateko hautagai

Mireia Bikuña 2010ko mar. 17a, 16:14
Martitzenean, hilaren 23an egingo dute aukeraketa Donostiako egoitzan. Ohiko batzarrean lau urtetarako presidente berria aukeratu dute, eta kargua hartzen duenak, aukeratuko ditu batzarreko 11 kideak.

Bailarako elkarteen babesa

Jose Riviere Arrasateko Abaroa elkarteko eta bailarako erretiratuen elkarteko presidentea da. Gogo handiz aurkeztu du bere burua, bailarako elkarteen babesarekin; eta, oso garbi dauka zer egingo duen kargurako aukeratzen badute: "Hirugarren adinekoen eskubideak aldarrikatu eta defendatu behar ditugu. Administrazioarekin hartu-eman zuzena eduki behar dugu. Erakundeek antolatzen dituzten foroetan eta eztabaida taldeetan parte hartu behar dugu, gure esperientzia kontatzeko". Horren alde egingo luke lan hurrengo lau urteetan. Era berean esan digu nahiko lotuta dituela berarekin zuzendaritza batzarrean egongo liratekeen pertsonak.

Hainbat ekitaldi

Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtero, bazkide diren erretiratuen elkarteendako; besteak beste, kultur eta kirol ekitaldiak, mahai-joko txapelketak eta gastronomi lehiaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak