Jolas tradizionalen bidez, haur eta gurasoen arteko hizkuntza transmisioa bultzatu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 19a

Play Station-a baino lehen ziba, kromo, txapa edo txingor jolasa ezagutzea. Eta, noski, hori guztia euskara ahoan dutela egitea. Hori da, labur esanda, Txatxilipurdik zapaturako, hilak 22, antolatu duen ekimenaren helburua.

Txatxilipurdi euskara elkarteak familia bidezko hizkuntza transmisioa landu gura du. Aurretik gauzatu egin izan dituzte halako ekimenak; Gurasolandia gurasoendako jolas parkea da horren adibide garbia.
Bada, galbidean dauden aspaldiko jolasak errekuperatzeko ahalegina egingo du Txatxilipurdik bihar. Ziba, txapa, kanika, kromo eta txingor jolasak egingo dituzte, gurasoak ere jolaskide direla. Santa Marinako ludotekan izango da, 11:30etik 13:30era.

Gazte txokoak ere, jo eta ke
Gazte txokoek, bestalde, futbito  maratoia egingo dute bihar arratsaldean Zaldibarren, Erdigunea piztu ekimenaren barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak