Etxekoak gogotsu atera ziren zelaira: hala, baloiaren jabe ez zirenean ere, ondo egin zuten presioa. Baloia oinetan zutenean, berriz, jokaldi politak sortu zituzten. Zelai guztia aprobetxatu zuten etxekoek; eta, baloia ondo mugitu zuten bai ezkerreko hegaletik eta bai eskuineko hegaletik ere. Hainbat gol aukera egin zituzten etxekoek; baina, gola, 32. minutuan iritsi zen. Kornerra atera zuten etxekoek; alderatzean, Herizek baloia area ertzetik jaurti zuen sareetan sartuz.
Bigarren zatian partiduak bere hartan jarraitu zuen. Etxeko taldea gehiago izan zen jokoari dagokionez, eta baita markagailuan ere. 85. minutuan Gotzonek buruz egindako golak, erabakita utzi zuen lehia.
"Partidu gogorra izan den arren, merezitako garaipena lortu dugu", azaldu zuen amaieran Herizek. Hala, aspaldiko partez, puntuak Mojategin geratu ziren.
Puntu bat gutxiago
Orain hamabost egun Ordiziaren aurka lortutako puntua kendu egin diote Arrasateko taldeari, fitxa arazo bat tarteko.
Hortaz, sailkapenari begira, 17 puntu dituzte, eta sailkapeneko erdialdean daude.