Joko maila eskasa erakutsi arren, norgehiagoka zirraragarria egin zuten errugbi taldekoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 16a, 11:57
Arrasatearrek lo eman zioten hasiera Elorrioko taldearen aurkako norgehiagoka, baina azken unean emaitza txukuntzen asmatu zuten.

Joko maila eskasa erakutsi zuten zapatu arratsaldean Mojategin bai Arrasatek bai Elorriok. Markagailu aldetik zirrara piztu zuen, izan ere etxekoek azken segundoan lortu zuten berdinketa. Norgehiagoka guztiaren zehar atzetik ibili ostean, emaitza txukuntzen asmatu zutela esan behar da.

Lehenengo zatian, 3-5

Norgehiagoka hasi bezain laster egin zuen lehenengo entsegua Elorriok. Arrasatekoak lo harrapatu zituen tantoak, baina zorionez atsedenera joan aurretik Unai Lazkanok makiletara egindako jaurtiketa baten bitartez hiru puntu lortu zituen. Partidua ez zegoen oraindik galduta. Atsedenaren ostean biziago agertu ziren etxeko jokalariak.

Bi entsegu bigarren zatian

Ondoko futbol zelaian Mondra eta Ondarroako Aurrera aurrez aurre zirela ekin zioten bigarren zatiari errugbi jokalariek Mojategin.
    Elorrioko taldeak lortu zuen bigarren zati horretako lehenengo entsegua gauzatzea. Etxekoek erreakzionatu beharra zeukaten eta etorri zen erantzuna. Igor Eraña izan zen egilea. Entsegua lortu zuen eta oso polita gainera. Zaleek eskertu zuten jokaldia.
Berdinketa norgehiagoka amaitzear zegoela iritsi zen, ia ustekabean. Falta baten ondorioz etxeko jokalari Unai Lazkanok makiletara jaurtiketa egiteko aukera izan zuen. Eta, zorionez, ez zuen hutsik egin. Jaurtiketa horrekin norgehiagoka berdintzeko taldeak behar zituen hiru puntuak lortu zituen Lazkanok.
        Garaipena esku artean eduki ostean, burumakur bukatu zuten Mojategiko norgehiagoka bizkaitarrek. Zelaian erakutsitako jokoak, baina, ez zuen askoz ere gehiago merezi. Azkenean, 13-13 markagailuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak